XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Sekula ez zait horrelakorik gertatu eta harrigarria litzateke gaur gertatzea.

- Gainera, gorako azkeneko trena joana duzu.

- Bertan gelditu beharko duzu lotan.

- Et, et, et. Oraintxe irten behar dut etxerantz.

- Oinez? - Zer da ba hemendik Murumendiperainoko bidea ni bezalako gizon batentzat, ondo berotuta gero batez ere?.

- Ondotxo ala gehitxo? - Tamainan.

- Autobidez joango zara, noski? - Itsasondoraino. Gero, mendiari lotu behar.

- Gauez inor irten lekizuke, autobidean baitipat.

- Hau dela-ta, neronek etxean daukadan pistola bat utz diezazuket.

- Nik, ordea, ez dut sekula pistolarik erabili.

- Berdintsu zaio. Kargatu gabe emango dizut eta inor bidera irtengo balitzaizu makilaz baliaturik, atera pistola, apuntatu kargaturik bailitzen (1) Kargaturik balitz bezala eta izuak eraginda hanka egingo du.

- Hori ondo pentsatuta dago.

- Neurriak hartzeak ez du kalterik.

Harakinak ekarri zion etxetik pistola eta Joxantonio abiatu zen bere baserri egoitzara.

Halakoan, autobidez zihoalarik, mikeleteekin topo egin zuen, zeren jakinarazi behar baitugu gertaera hau gure gerla aurrekoa dela, mikeleteak ziren garaikoa alegia.